XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIOEN ADIERAZPENA

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak bere 9.2.b) Atalean dionez, euskal herri-agintaritzak herritarren bizitze-aukerak hobetzeko xedezko politikabideei indar eman behar die eta herritarren osasuna dugu, noski baino noskiago, hoien bizitze-moduaren erakuskaririk beinenetako bat.

Halaber, 18garren Atalean erabakitzen denez, euskal herri-agintaritzari dagokio bere mugartean Erresumako osasunaren alorreko oinarri-legeak egiteratu eta legebidez osatzea, osasunketa-lan hoiek herri-osasunketarekiko eta osasunketa-sorozpidetzarekiko ihardunak berebaitan biltzen dituztenez ikusi behar direla.

Horren eretzean, bere 4garren zatian, horretarako beharrezko izan daitezen osasunketa-zerbitzu guztiak bere mugartean antolatzeko eta hoiekiko arduralaritzarako eskua ematen dio Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari.

Herri-osasunarekiko zerbitzuak 2.209 / 1979 Errege-Dekretoaren 5garren Atalez eta 2.768 / 1980 Errege-Dekretoz eskuratuta daudela, eta Gizartesegurantza-zerbitzuak esandako Autonomia-Estatutoaren 18garren Atalak dionez eskuratzearen zain gaudeneko honetan, Jaurlaritzaren Egitasmoan ohartemandako osasunketa-politika modu eginkorrez egiteratu ahal izateko osasunketa-zerbitzu guztien iharduna bateratzeko bide izan dedin legezko bide bat sortaraztea luzaezineko gertatzen da.